Scroll to top
es eu

GEM EAE 2020-2021 txostena

Euskadiko ekintzailetza-jarduerak COVID-19aren krisiari eutsi dio

Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak (EEB-OVE) Euskal Autonomia Erkidegoko Global Entrepeneurship Monitor 2020-2021 Txosten berriaren datuak aurkeztu ditu. Ekitaldian María Saiz EEB-OVEko presidenteak hartu du parte, eta ikerketa horren ondorio nagusiak azaldu ditu. GEM txostenak Euskadiko ekintzailetza-ekosistemaren adierazle esanguratsuenak islatzen ditu, nazioarteko testuinguruan, ekintzaileen kolektiboari arazo ugari eman dizkion pandemia globalaren urtean.

Aurkezpenean parte hartu dute Jon Barrutia Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoak, Leyre Madariaga Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetza zuzendariak eta Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunea Saileko diputatuak.

2020-2021 Txosten berria ikertzaileen taldeak egin du, EEB-OVEko ekintzailetza-adituek, eta kideak Deustuko Unibertsitatekoak, Euskal Herriko Unibertsitatekoak eta Mondragon Unibertsitatekoak dira. Datuek ekintzailetza-jarduera eta -kulturaren alde egiteko beharrezko erakunde-politiken diseinua orientatuko dute.

Ikerketa gure eskualdean 3.000 pertsona baino gehiagori egindako inkestan ateratako datuetan oinarritu da. Gainera, ekintzaileen ezaugarri nagusiak, Euskadiko ekintzailetza-ekosistemaren tendentzia globalak eta Euskadiko ekintzailetza-ehunaren proiektu berriak garatzeko jarduera-sektoreak ere jasotzen dira, COVID-19aren krisiak eragindako ezohiko testuinguruan. Hori guztia nazioarteko alderaketaren ikuspegiarekin, zeinak aukera ematen duen hobeto ikusteko EAEko ekintzailetza-ingurunearen ahulguneak eta indarguneak.