Scroll to top
es eu

Behatokia

EEB-OVEren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetzari buruzko datuak neurtzea, interpretatzea eta hedatzea. Horrez gain, ekintzaileek eta publiko orokorrak esparru horri buruzko intereseko gaiak aurkitzeko erreferentzia izan nahi du, bai politika publikoak diseinatzen dituztenen bai interes soziala dutenen ikuspuntutik. Eskura dugun datu bolumen handiari analisi/eredua aplikatzen zaio, ekintzaileei enpresei eta erakundeei erabakiak hartzen laguntzeko.

EEB-OVE Behatokiak Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren; Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundien eta FESIDEren (Fundación Emilio Soldevilla) laguntza instituzionala jasotzen du.

Eusko Jaurlaritzaren Erakundearteko Ekintzailetza Planaren inpaktu-adierazleen datuen % 70 Euskadiko Global Entrepreneurship Monitor-en txosten betearazletik dator.

Hemendik ere ekintzailetza-agenteen mapara sar zaitezke.

Helburuak

Observatorio Vasco del Emprendimiento

Enpresen sorrera Ongizate Estatuan aberastasun gehien sortzen duen formuletako bat da; izan ere, berrikuntza, enplegu, garapen teknologiko eta hazkunde ekonomikoari eragiten die. Hortaz, Ongizate Estatua mantentzeko funtsezkoa da gai batzuk aztertzea eta horiei erantzutea, hala nola enpresa-ehunaren kalitatea, nola eta non hazten den eta zergatik ez diren enpresa gehiago sortzen. EAEn unibertsitate- eta enpresa-ehun nabarmena dugun arren, zergatik ez da enpresa-proiektu gehiagorik sortzen? Zer palankak eragingo du pertsonek jarreraz aldatzea eta ekintzaileagoak izatea? Horrelako galderei erantzutea da Behatokiaren zereginetako bat.

Emakumeei, ekintzailetza jasangarriari, arrakasta-kasuei eta start-upei ikusgarritasuna ematea oso garrantzitsua da gizartea eta eragile sozialak jabetzeko ekintzailetza-fenomenoaren eta enpresen sorreraren garrantziaz. Euskadik aberastasuna sortzen duen eta guztien ongiari laguntzen dion konpainia handi, ertain eta txikien enpresa-ehuna du. Hala ere, talentuaren indarrik, berrikuntzarik eta ekintzaileen bultzadarik gabe ezingo diegu erronka berriei aurre egin, eta, ondorioz, ezingo dugu aberastasuna sortzen jarraitu ez euskal enpresa-ekosistema berritu ere.

En el equipo del Observatorio EEB-OVE hay personas relacionadas con la investigación universitaria y su divulgación de una manera práctica, que pertenecen a la Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea, la Universidad de Deusto y Mondragon Unibertsitatea.

EEB-OVEren taldean unibertsitate-ikerketari eta horren hedapen praktikoari lotutako pertsonak daude, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatekoak, Deustuko Unibertsitatekoak eta Mondragon Unibertsitatekoak.

Haien balioak euskal gizartearen ongizaterako berrikuntza-proiektuen zintzotasunarekin eta sustapenarekin lerrokatuta daude, bai orainaldian bai etorkizunean.

Talde sortzailea

Dra. María Saiz Santos
Presidenta EEB-OVE
Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Dr. José L. González-Pernía
Secretario EEB-OVE
Deusto Business School
Dr. Jon Hoyos Iruarrizaga
Tesorero EEB-OVE
Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Dr. Iñaki Peña Legazkue
Vocal EEB-OVE
Deusto Business School
Dra. Nerea González Eguia
Vocal EEB-OVE
Mondragon Unibertsitatea

Bazkideak

Dr. David Urbano Pulido
Universitat Autònoma de Barcelona
Alaitz Zabala Zarauz
Deusto Business School
Aimar Basañez Zulueta
Mondragon Unibertsitatea
Rebeca Martín Díez
Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Valery Chistov
Deusto Business School
Euskal Herriko Unibertsitatea - Universidad del País Vasco
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
FESIDE
Universidad de Deusto
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
Grupo SPRI Taldea
Mondragon Unibertsitatea
Arabako Foru Aldundia - Diputación Foral de Álava
Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco