Scroll to top
es eu

Euskadiko ekintzailetzaren egoera COVID19aren krisialdiaren aurrean

EEB-OVE Ekintzailetza eta COVID19 Euskadin

Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak (EEB-OVE)1, Espainiako Ekintzailetzaren Behatokiarekin (GEM sarea) lankidetzan, txosten hau aurkezten du, zeinaren helburua baita COVID-19aren eragina neurtzea Euskadiko ekintzailetzan, Euskadiko 300 ekintzaile baino gehiagori eginiko inkesta batetik lortutako datuen bidez. Inkesta hori 2020ko apirilaren 20tik 30era bitartean egin zen.

Eskuratu ezazu hemen txostena.

Txosten hau lau bloketan banatzen da:

  1. Euskadiko ekintzailetzaren egoeraren diagnostikoa alarma-egoeraren ostean.
  2. 
Euskadiko ekintzaileen aurreikuspenak etorkizunari begira, epe labur eta ertainean.
  3. 
Ekintzaileek administrazioei eskatutako neurriak.
  4. Euskadiko ekintzaileen ekosistemari COVID-19aren krisialdiaren osteko egoerari aurre egiten 
lagunduko dioten jarduketa-ildoak definitzeko gomendioen dekalogoa.

Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak (EEB-OVE), GEM Euskadik, zerbitzu publikoa izateko konpro- misoari eusten dio Euskadin ekintzailetza ikertu eta neurtzeko eguneroko lanean. Txosten honekin Euskadiko ekintzaileen ikuspuntu eta zalantzei buruzko informazioa eman nahi da, COVID-19aren osteko normaltasun berrira egokitzea eta indartzea ahalbidetuko duten hausnarketa berriak sustatzeko.