Scroll to top
es eu

Informe GEM 2022-2023 País Vasco

Euskal Autonomia Erkidegoa erreferentziazko ekosistema ekintzailea da, eta kultura ekintzailea sustatzeko erronka garrantzitsuak ditu.

  • Euskadiren balorazioak Europar Batasuneko batezbestekoa gainditzen du.
  • Hori horrela, erreferentziazko ekosistema ekintzaile bihurtu da.

Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak (EEB-OVE) Euskal Autonomia Erkidegoko Global Entrepeneurship Monitor 2022-2023 Txosten berriaren datuak aurkeztu ditu. Ekitaldian María Saiz EEB-OVEko presidenteak hartu du parte, eta ikerketa horren ondorio nagusiak azaldu ditu. GEM Txostenak Euskadiko ekintzailetza-ekosistemaren adierazle esanguratsuenak islatzen ditu, nazioarteko testuinguruan, ekintzaileen kolektiboari arazo ugari eman dizkion pandemia globalaren urtean.

Aurkezpenean parte hartu dute Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digital eta Ekintzailetza zuzendariak, Joseba Mariezkurrena, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekintzailetza eta Enpresa Lehiakortasuneko zuzendariak, Noemí Peña, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Ekintzailetzako eta Transferentziako zuzendariak, eta Eduardo Castellano, Muko MUko I+G+b koordinatzaileak eta MIK zuzendariak.

2022-2023 Txosten berria ikertzaileen taldeak egin du, EEB-OVEko ekintzailetza-adituek, eta kideak Deustuko Unibertsitatekoak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatekoak eta Mondragon Unibertsitatekoak dira. Datuek ekintzailetza-jarduera eta -kulturaren alde egiteko beharrezko erakunde-politiken diseinua orientatuko dute.

Ikerketa gure lurraldean 4.300 pertsona baino gehiagori egindako inkestan ateratako datuetan oinarritu da. Gainera, ekintzaileen ezaugarri nagusiak, Euskadiko ekintzailetza-ekosistemaren tendentzia globalak eta Euskadiko ekintzailetza-ehunaren proiektu berriak garatzeko jarduera-sektoreak ere jasotzen dira, ekintzailetza-proiektu oro abian jartzea zailtzen ari den gerrak eta energiak eragindako ziurgabetasun-testuinguruan. Hori guztia nazioarteko alderaketaren ikuspegiarekin, zeinak aukera ematen duen hobeto ikusteko EAEko ekintzailetza-ingurunearen ahulguneak eta indarguneak.