Eguberri on eta urte berri on
Felices Fiestas y un Año Nuevo lleno de oportunidades
Observatorio Vasco del Emprendimiento – Euskal Ekintzailetzaren Behatokiko kideok eguberri ona opa eta eskerrak eman nahi dizkizuegu ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzen dituen komunitate honen parte izateagatik.
“Taupada ekintzailea, mundua eraldatzen duen motorra” lelopean, 2025. urteari hasiera emateko, euskal ekosistema ekintzailearentzat funtsezkoa den ekitaldi batera gonbidatu nahi zaitugu, Ekintzailetza globalari buruzko GEM biltzarrera, hain zuzen ere.
2025eko otsailaren 18a Mitxelena entzunaretoa, Bizkaia Aretoa, Bilbo
Topaketa horretan, ekintzailetzari buruzko joera globalak aztertuko ditugu, txosten gakoak aurkeztuta. Txosten horiek 50 herrialde baino gehiagoko nazioarteko txostengileek aurkeztuko dituzte:
- GEM txostena, Global Entrepreunership Monitor 2025: mundu-mailako ekintzailetzaren egoerari buruzko azterketa sakona.
- GEM txostena, Global Entrepreunership Monitor Woman: Emakume ekintzaileen eraginari eta lidergoari buruzko ikuspegia.
- GEM txostena, Global Entrepreunership Monitor Sustainability: Ekintzailetzaren eta horrek jasangarritasunean duen eraginaren arteko loturari buruzko azterketa.
Aukera paregabea izango da datu garrantzitsuak ezagutzeko, etorkizuneko joerak identifikatzeko eta ekintzailetzaren munduan aldea egiten duten adituekin harremanetan jartzeko.
Erreserbatu eguna. Zure zain gaituzu.