Scroll to top
es eu

GEM sarea

Euskal Ekintzailetzaren Behatokia munduko Ekintzailetza Sarerik garrantzitsuenaren parte da: GEM SAREA

GLOBAL ENTREPRENEURSHIP MONITOR, GEM Consortium (https://www.gemconsortium.org) da ekintzailetza fenomenoa ikertzeko munduko sare erreferentea eta sare horren xedea da eskaintzen duen kalitate handiko informazioa eskura izatea interesatu edo stakeholder guztiek (ekintzaileek, erakunde erantzuleek, akademiek eta eragile inbertsoreek).

Mundu-mailako proiektu horren esparrua, Espainia osoko akademiaren eta enpresen inguruneko 19 ikerketa-taldek dinamika ekintzailearen jarrera aztertzen dute aldagai anitzen bidez, eta urteko txostenetan argitaratzen dituzten datuak sortzen dituzte. Ikerketa-talde horiek ENISAk (Espainiako Gobernuko Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa) sustatutako Espainiako GEM SAREA Elkartean sartuta daude.

Zergatik da GEM hain berezia?

GEMk ekintzailetzaren fenomenoa aztertzen du ekimen berri baten lidergoa bere gain hartzen duten pertsonen bidez. Enpresa gehienak pertsona bakar batekin edo kide gutxiko talde batekin sortu eta gorpuzten dira. Ikuspuntu hori bakarra da eta bat egiten du GEMko ikuspegi sozioekonomikoarekin. GEMk izara herrialdeko 180 espezialista baino gehiago biltzen ditu ekintzailearen ikerketa-arloan, eta ekintzailetzako 1000 aditu baino gehiagok osatzen duten mundu-mailako sare erraldoi batean integratzen dira.

Erakundeak

Behatokiak Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetzari laguntzeko prest dauden erakundeen arteko aliantzak integratzen ditu. Eusko Jaurlaritza; Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako aldundiak eta hiru unibertsitateak (Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea).

Euskal Herriko Unibertsitatea - Universidad del País Vasco
Universidad de Deusto
Mondragon Unibertsitatea
Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia
Gipuzkoako Foru Aldundia - Diputación Foral de Gipuzkoa
Arabako Foru Aldundia - Diputación Foral de Álava
FESIDE